XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxe eta Agustiñen gaiztakeriak (1991)

1

Gizon jatorrak sortutzen dira
nunai kale ta baserri,
eta tartean gaiztoak ere
izan dira erriz erri.

Nere auzoan bertan,
nola entzuten detan,
bi anai oso biurri
gertatu ziran, eta nik orain
emango det aien berri.

2

Ostatuetan sartu orduko
desapio ta erronkan,
iñor aurkako jarri ezkero
berealaxe borrokan.

Naiz aundiak ez izan, beti ala zebiltzan zarpaka ta mutur-jokan; Agustin eta Joxe sonatu argatik ziran epokan.

3

Bein bi anaiak, auzoko bati
ostatuan erasorik,
aundia izan eta bildurtu
arek makilla jasorik.

Baña gero gabean,
etxerako bidean,
etzuan tratu gozorik;
buruan etzioten, ez, utzi
ezur bat ere osorik.